XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hango lantoki batetan sua egiten zuten ikatzez baliatuz.

Baina Koxmek beti gordetzen zuen ikatz mordoska bat neguan bere etxea berotzeko.

Goizean goiz jaiki, lapiko batetan bazkaria hartu eta basora joaten zen iluntzerarte Koxme.

Neguan goizago iluntzen duenez, goizago etxeratzen zen.

Beldur handia ematen zien herritar guztiei neguan basora joateak baina Koxme gizagaxoaren ogibidea han zegoen eta beste erremediorik ez zitzaion geratzen.

Neguko hotz eta elur latzak etortzen zirenean basoko piztia guztiak goseak amorratzen jatekoaren bila hasten ziren eta orduan komeriak, arraioa!.

Otso beltzek hortz eta haginak erakutsiz zuhaitzen atzetik begirada goseti hura botatzen zutenean, Koxme prakatara kaka ia eginean jartzen zen dardara bizian nahiz eta medikuak ez uste izan.

Eta ezer egin gabe ez gelditzearren, horrela mintzatzen zitzaien otsoei bi besoak altxatuz: - E, e, e, kaixo, nik ez daukat zuentzat janik.

Mesedez utz iezadazue pakean eta zoazte beste norbaitengana.

Otsoek dena ulertzen balute bezala erantzuten zioten Koxmeri ahoa ireki eta beren AUUuuUuUuUUU oihu beldurgarria boteaz.

Erantzuna eman ondoren, beren bidean jarraitzen zuten.